Txanpuene Berri Viviendas en Aiete Donostia San Sebastian Antiguo Berri Promotora Inmobiliaria
Bizi Aieten.
Lasaitasuna, esklusibitatea eta denetik gertu bizitzeko erosotasuna

Txanpuene Berrik kokapen pribilegiatua du, eta, horri esker, hiriaren hegoaldearen ikuspegi paregabeak izango dituzu. Aieteko bizitegi-auzoaren esklusibotasunaz eta lasaitasunaz, eta zentroarekiko eta haren zerbitzuekiko hurbiltasunaz gozatuko duzu ere.

Txanpuene Berri dagoen Arbaizenea eremua, Aieteko gaingainetan dago, Amara Berrirako isurialdean, eta kokapen estrategikoa du Donostiako erdigunean, inguruko interesgune guztietara azkar joateko.Txanpuene Berritik hurbil, Arbaizenea Etxe-Jauregia dago, baita izen bereko etorkizuneko udal-parkea ere.

Sustapenaren egoerak aukera ematen dizu Erdigunetik eta haren zerbitzu guztietatik minutu gutxira oinez joateko. Amara Zaharretik oinezkoen irisgarritasuna San Rokeko eskailera mekanikoen bidez eta Metroa (Autonomia-La Salud kalearen ahoa) San Rokeko goiko aldearekin lotzeko aurreikusitako igogailuaren bidez lortzen da.